Zergatik ez eurekin Ibarretxe jauna?


EHAKek esan omen dizute (irakur Berria) euren laguntza izan nahi baduzu zenbait urrats egin beharko dituzula: "konpomiso tinkoak" hartzea eta alderdien arteko mahaia osatzea, gatazkari irtenbide demokratikoa bilatzeko. Esaiezue baietz lehendakari; eta esaiezue, halaber, gobernuan parte har dezatela, busti daitezela, ikus dezaten hitz egitea gauza bat dela eta jokatzea beste bat. Ez zaitez beldur izan Ibarretxe jauna, onar itzazu baldintzak! Bide batez jokoz kanpo jarriko duzu López hautagaia, bere mingain ganorabako horrekin.

Baina lehendakaria, es ezazu jokatu gobernuko onurak eskuratzeko bakarrik, PNVk eta EAk hor zehar dituzten milaka "kolokatuak" bertan mantentzeko bakarrik. Ez ezazu hori egin, orduan galduta baizaude. Zure jardunean ez duzu zure geroa bakarrik jokatzen, PNV/EArena berarena ere bai. Gestioari bakarrik begiratuz gero, zuenak egin du zati baterako.

Ez izan beldur lehendakari, esaiezue baietz eta, gainera, emaiezue gonbita gobernuan parte har dezaten. Ez duzu ezer galduko, dena duzu irabazteko!!