Barrea eta negarra; Miarritze eta Osasuna



MiarritzETBk ez zigun eskaini Miarritzeren garaipenez gozatzeko aukera, Osasunarekin sofritzea besterik ez genuen izan. Hogei mila euskaldun izan ziren Parisen Miarritzen garaipena dastatzen luzapena eta gero. Beste hogei milak negarra eta zotina izan zuten Madrilen luzapena eta gero. Ikurriñak hain izan ziren, espainol eta frantses banderekin lehian.

Seguru, kirolaz gain, Espainiako Erregek, Nafarroako Gobernuburu Sanzek eta Izcok berak ere begiak behin baino gehiagotan itxi behar izango zituztela Vicente Calderónen barreiatutako ikurriñen aurrean. Eguerdi aldera meza bat izan omen zuten, Nafarroako eta Espainiako banderak present zirela. Hutsuneak ondo baino hobeto bete ziren harmailetan. Pena, pena eta pena atzokoa. Hala da kirola: irabazi edo galdu. Galtzea egokitu zitzaigun.

La Republiqueko ultra-unitaristek ez dute aintzat ere hartzen hor, hego-mendebaldean, instituzionalki Biarnorekin batuta, herri bat badela bere ezaugarri bereziak dituena, bereizi ere egin nahi duena besteengandik: bizirik iraun nahi duena. Eskual Herria da, lapurtarrez, zuberutarrez eta behenafarrez osatutako Eskual Herria.

Atzo 80.000 lagunek ikusi zuten Miarritze eta Staderen arteko lehia, milioikak ikusi izan zuten telebistaz harmailetan zeuden hogei milaren bat jendek bazituztela beste kolore batzuk.

Zorionak eta eskerrik asko gorritxoak eta miarriztarrak. Finean, atzo esandakoa:

GORA EUSKAL HERRIA!!!