Egibar: "Alderdiko batzuentzat ez naiz gustoko pertsona"



J. Egibar GBBko burua da eta Eusko Legebiltzarreko bozeroa. EAJko EBBrako azken hauteskundeetan norgehiagoka latza iza zuen J. J. Imazekin, eta azken hau gailendu zitzaion. Orduz geroztik -eta aurretik ere bai- urak ez datoz guztiz garbi Alderdiaren barruan. Egoera hori, ordea, ez da EAJn bakarrik ematen; nahiko da auzora begiradatxo bat egitea, denek antzera dabiltzala konturatzeko.

Argiak elkarrizketa egin dio azken alean, non, besteak beste, honakoak esaten dituen: "Jaurlaritza berriaren osaketa kudeatze politiko hutsean oinarritzen bada bide motza edukiko du", edo beste hau, J.J.Imazi Alderdiko pisu astunek sostengua eman ote zioten galdetzen diotenean: "(...) Herri honetan erreferentea diren erakunde eta pertsonak direnak direla ere, denok ezagutzen dugu elkar. Nahiz eta ezkutuan edo azpi-jokoan ibili eta batzuek ez duten beren benetako iritzia behar adina azaltzen, Joseba Egibarri baino beldur gehiago diote herri honek hartu duen atzeraezinezko bideari. Adibidez, lehendakariak nora garamatzan edo nora eraman gaitzakeen horrek beldurtu egiten ditu sektore horiek. Askoz garrantzia handiagoa dute lehendakariaren jarrerak eta estrategiak Egibarrek pentsa dezakeenak baino."

Dena irakurtzeko, Argian.