Idiosinkrazia kontua



Sarri iruditzen zait denbora gehiegi alperrik galtzen dugula azaleko kontuetan; denbora gehiegi unean-uneango gaiekin. Orainak arduratu egiten banau, etorkizunak beldurtu egiten nau. Ezin dut erremediatu. Kalean ikusten ditudan haur askori galdetzen diet non ikasten duten, ia euskarari buruz zein iritzi duten, ia Nafarroa non dagoen dakiten. Jasotzen ditudan erantzunak ez dira lasai edo itxaropentsu egoteko modukoak. Eseri egin behar dugu denok lasai, inguruari so egin eta, gero, analisi sakona egin behar da, ia zein ondorio ateratzen ditugun ikusteko.

Pasa sen asteko Argian Unibertsitateko irakasle Paula Kasaresek zenbait pasadizo kontatzen dizkigu, denak ere Nafarroa Garaian gertatutakoak. Halako batean Nafarroako Mueseoko gidariak galdetzen die Lehen Hezkuntzako ikasle batzuei: "¿No sabéis qué ciudad es Iruña?" Eta Iruñeko haurrak mutu; eta Gidaria harrituta.
Jarraitu

Beste batean diosku Nafarroako Unibertsitate Publikoko gizarte antropologiako irakaslea identitate etknikoez ari zaiela bigarren mailako ikasleei, eta talde etnikoez dihardutela, galdetzu du irakasleak ¿"En el caso de los vascos podemos hablar de grupo étnico?", eta ikasle batek erantzuten du: "No, en el caso de los vascos no, porque los vascos llevan mucho tiempo aquí"

Errealitatea bi adibide horiek erakusten dutena da. Ofizialidade nabarristak lan ideologiko itzela egiten ari da erakundeetatik eta, ondorioz, euskaltasuna geroz gehiago baztertzen ari dira.

Horri deitzen diot edukia eta etorkizuna. Hori landu behar dugu. Horretan pentsatu behar dugu. Ibarretxe lehendakari izendatzea inportantea da, bai, baina hogei urte barru lehendakari euskaldunak izatea inportanteagoa da.