Xabierko Frantsizko euskalduna, nafarra, frantsesa, espainiarra , portugesa, zer izan zen?


Javier

Datorren urtean ospatuko da bere jaiotzaren 5. mendeurrena. Inolako zalantza barik, Nafarroako gobernu UPNkoak eta gainerako indar espainiar zaleek euren interesen aldeko interpretazioak egingo dituzte. Eta guk? Gu ere saiatuko gara, baina (…).

Santu honen joan etorriak ugariak izan ziren, ordea. Hemeretzi urterekin utzi zuen bere herria (Xabierko gaztelua?) eta Italian eta Europan zehar erromes ibili ostean India aldera joan zen Kristoren berria zabaltzera. Beti agertu zen Portugalgo agintarien babespean.

Orain, hainbat testutan oinarrituz, eta batik bat Georg Schurhammer jesuita alemaniarraren (1882-1971) Franz Xaver, Sein Leben und Seine Zeit biografian, Xabierren sorterriaz, pentsamenduaz eta aberritasunaz luza eta interes handiz jardungo dute askok.Xabierrek, ordea, ez zigun deusik esan bere aberriaz.

Ez hori bakarrik, Santiago Leonek, Argian idatzitako Baskoa, espainiarra edo nafarra? artikuluan galdera kuriosoa ere egiten du: "Zergatik ez ondorioztatu Xabier bere burua gorrotatzen zuen homosexuala zela?" Orain gaia bizi-bizirik dago-eta.

Modu itxurosoan aztertu dute gaia Argian Patxi Larrion, Santiago Leone eta Josemiel Bidadorek.