Konstituzio Foraletik (1808) Autonomia Estatutura (1919): «Euskal Estatua, batua eta hirukoitza»


Agirreazkuenaga
Izenburu horrek ematen dio sarrera J. Agirreazkuenaga historia garaikideko katedradunak Argia astekarian argitaratutako lanari.

XVIII. mendeko hondarretan ekin ibilbideari eta 1919an emango dio amaiera, tartean XIX. mende osoa eta XX.aren hasiera maisuki eta oso modu labur eta ulerkorrean errepasatuz. Funtsean, frogatu nahi izan duena da "euskal" kontzeptua, anitza izateaz gain, "Hirurac bat" elkartea sortzearekin abiatzen dela. 1917-19 garaian garatzen da gehien, juxtu 1931n "Estatuto General del Estado Vasco" proiektua idatzi eta argitaratu baino lehen.
Osorik irakurri

Honela hasten da artikulua: "XVIII. mendearen amaieran Hego Euskal Herriko nortasun politikoak Foruak zituen oinarri. XX. mendearen lehen zatian, berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat Autonomia Estatutua onartu zen. Mende pasatxo horretan zer gertatu zen bilakaera hori gauzatzeko?".

Eta honela dio azken paragrafoak: "Horra bada, 1917-1919 tarteko abaibilgune politikoak berebiziko garrantzia izan zuen. XIX. eta XX. mendeko giltzarri izan zen euskal erakundetze politikoan eta autonomismoa euskal aginte politikoaren ikur bihurtu zen. II. Errepublikan, «fueros si, estatuto no» oihukatu zuten estatutuaren aurkako eskuindarrek eta gerora 1936ko gerraren irabazle izango zirenek."

Artikulu guztia irakurtzeko sakatu hemen.