Trebiñu, 1710. urtea


TreviñoTrebiñuk Araban integratzeko eginak dituen eskari guztietan zaharrena ez da atzo goizekoa, ez horixe! Jadanik 1646. urtean Arabako Batzar Nagusiek mintzagai izan zuten trebiñuarren integrazio-eskaria, orduko dokumentazioan ageri denez. Geroztik, berrehun urte pasatxoko hutsune dokumentala dagoela ematen du. Izan ere, 1880ra arte itxaron beharra dago halako beste eskaririk ezagutzeko, baina berau Arabako Diputazioaren ekimenez izan zen. Hurrengo mendean, ordea, katean etorriko dira trebiñuarren ekimenez gauzatutako saioak, 1940, 1958, 1980 eta 1998. urteetan.

Artikulua Roberto Gonzalez de Viñasprek idatzi du Berrian.

0 Comentarios:

<< Home