EAJ: Euskararen Plana


Ez dut inolako konfiantzarik. Eta sentitzen dut. Aitortu behar dut ez planak, ez prozedurak ez nautela defraudatu. Ezagutzen dut etxe hau, eta banekien ez zezakeela gehiegirik eskaini. Planaz prentsa espainiarrean esan da EAJk inposatu eta behartu egingo dituela kargu gorenak eskuaraz ikas dezaten. Eta hori gezur hutsa da.
Continuar
Uste al duzue Azkunak euskaraz ikasiko duela? EBBk aurrerantzean euskaraz egingo dituela batzarrak? Abandako asanblean eta juntan euskaraz egingo dela? Pepe Rubalcaba, Balza edo Inclan euskaldunduko direla? Ba ez, ez dira euskaldunduko, eta hor jarraituko dute.

Eta horrela da. Norbaitek katastrofistatzat jo nazake, bai, baina hori da daukaguna, eta urte pila batetan ezingo dugu aldatu. Zergatik? Alderdiaren militantziaren batez bestekoa 45 urtetik gorakoa delako, ikastetik salbuetstia daudelako eta, gainera, badakizue Anasagastirena “loro viejo (…)”. Bada beste arrazoi bat: alderdiak berak ez du ahalegin berezirik egingo plan hau indarrean jar dadin.

Planaren garapena bera da egoera triste honen adibidea. Euskara normalizateko planaren zirriborroa gaztelaniaz landu zen, eta gero euskarara itzuli, nahiko modu kaskar eta txarrean. Egindako zuzenketa pila euskarazko bertsioa alde formaletik txukuntzeko izan ziren. Hortik hasita, pentsa dezakezue zelango eboluzioa izango duen.

Planaren beste gabezia nabarmen bat edo, bestela esan, joera mingarria, izan da erredaktoreak EAE edo Euskadi izan dituela buruan, hots, ahaztu egin dituela guztiz Nafarroa eta Iparraldea. Horregatik, euskararen eboluzioari buruzko laudorioetan ia ito egin denean, atzetik joan zaizkio esanaz, mesedez, bereizteko Euskal Herriko lurraldeak, eta bestetik, gogorarazi zaio lortu, bai, lortu direla emaitzak, baina itzalak eta hutsuneak asko direla.

Alderdi honetan zeharo harritzen nauena da euskarari buruzko erradikalenak gaztelania erabiltzen dutela euren soflametarako. Gutariko askok nahi genukeena da hitzezko intentsitate gutxiago eta jardun gehiago. Baina beno (…)

Aipagarriena, halere, Nafarroakoek egin duten eskabidea egin zait. Eta zinez diotsuet gustura eta plazerrez irakurri dudala. Adierazi dute, korrektotasuna eta presio ideologikoa astinduta, euskara ez dela Euskal Herriko hizkuntza propio (berezko) bakarra. Gaztelaniak ere milaka urte daramatzala aldarrikatu dute. Lurralde oso zabaletan eta milaka pertsonentzako hori dela euren betiko hizkuntza, eta propioa, aldarrikatu dute. Eta hori egi santua da.

Hortaz, esandakoa: ez dut konfiantzarik. Jainkoa lagun, eskuratuko dugu, berriro ere, gaia hamar urte barru, eta orduan ikusiko dugu emaitzak zenbatekoak diren.