Obras son amores... Esan eta izan


Sarri hitz gutxirekin esan leike diskurtso luzeak erabilita baino askoz gauza gehiago.

Hortxe: “Hobe genuke euskarak maitasun gutxixeago eta begiramen gehixeago jasoko balu gugandik” (Nos iria mejor si el euskera recibiese de nosotr@s menos amor pero más respeto)

Koldo Mitxelena
Continuar

“Euskara eta nazionalismoa banandu bai, baina nazionalistek euskarari uko egin gabe, alegia, besteek bereganatu behar dute euskara... Elebitasunaren aldeko tolerante ziniko asko dago ulertu nahi ez duena ezin dela gizarte elebidunik sortu hiritar elebidunik gabe”
(Separar euskera y nacionalismo sí, pero sin que l@s nacionalistas renuncien al euskera, es decir, l@s otr@s tienen que hacer suyo el euskera... Hay much@ tolerante cínic@ favorable al bilingüismo que no quiere entender que no se puede crear una sociedad bilingüe sin ciudadan@s bilingües)

Ramon Saizarbitoria

“Horregatik dabil bizkor gaztelera eta makal euskara: jende askok berealdiko gauza pila egiten dituelako euskararen alde, salbu eta beharrezkoa den bakarra: hitz egin”
(Por eso avanza saludable el castellano y renquea el euskera: porque mucha gente hace cantidad de cosas a favor del euskera excepto lo único que es necesario: hablarlo)

Bernardo Atxaga

1 Comentarios:

Anonymous Anónimo dijo...

Lehendik ere lotu natzaio behin baino sarriago luze joko lukeen gai honi. Bada zerbait zeharo harritu nauena nire ingururik hurbilenean, alegia, nire eskubideen aitortza egin dudanean beste eskubide batzuen ukapentzat jo izan dutela aurrean izan ditudan abertzaleek. Beste era batera esanda, bada gure artean oso arrunta den jarrera: nik euskaraz egiteko eskubidea dut, baina nire aurrekoak ere badu ez jakitekoa. Ondorioz: denok egingo dugu gaztelaniaz.

Egoera hori oso da normala da nik ezagutzen dudan alderdian. Hain da normala, euskararen erabilera normalizatzeko plana garatu berri duela, jakinaren gainean hor jasotako maila ez dugula beste 30 urtetan lortuko. Hortaz, zer? Ba, artean, egitasmo, proposamen eta hitz polit-ederren artean arituko garela, hitzen eta esanen arteko hutsarte ikaragarriari eutsiz, esanetik izanerako arloa txikitu gabe jarraituz, edo toki honetara etor daitezen guztiek ulertzeko eran esanda: obras son amores y no buenas razones.

26 octubre, 2005 15:25  

Publicar un comentario

<< Home