Nazio-identitatea, Euskal Herrian


"Erresuma Batuan, Frantzian, Espainian eta gainerako estatu moderno eta tradizionaletan gertatu dena gertatuta, esan dezakegu, nazio-identitateen sokatiran irabazi edo galdu egiten dela. Orain ez dago garai bateko konpartimentu-bakartze eta autonomia-esparrurik. Eta ondorioak begien bistan dauzkagu: eskoziarren eta galestarren naziotasunak ez du ezertarako balio, futbol kontuetarako ez baldin bada behintzat. Eskoziarren ustezko naziotasun politikoa patetikoa da, euskalduntasunik gabeko euskal nazioa bezain patetikoa. Nazio-identitatea ez da berez datorkigun identitate historiko bat bakarrik, baizik-eta eraiki behar dugun bizitzeko mundu eta modu bat, giza eta gizarte balio batzuk aukerarazten dizkigun herri-bide bat. Euskal Herrian euskalduna izatea da bizitzeko eta izateko modurik etikoena, herri bakoitzak bere identitatearen arabera bizitzeko eskubiderik eta duintasunik ez baldin badu, nekez izan litekeelako demokratikoa eta etikoa."

Jose Manuel Odriozolak Berrian idatzitako artikulua.