Egibar: Kataluniako formula berarekin dator Zapatero honantz


"Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko gaitasuna errespetatzen badu Zapaterok, argazki horri ez diot beldurrik. Garbi daukat gure mugarriak non dauden, eta horrek ez dauka atzerabiderik: Euskal Herriaren ezagutza eta erabakitzeko gaitasuna. Hortik behera egiten den guztia, iruzurra izango da. Alderdi sozialistak, bere estrategian, bide politikoa garbitu nahiko dio ezker abertzaleari, prozesua abiatzen denean: «Lehenengo okupa dezala bide hori ezker abertzaleak, eta EAJ ekarriko dugu atzera irten behar ez zen toki horretara, hau da, estatutuaren garapenera eta agian erreformara». Hor jarriko du proba Zapaterok."

Joseba Egibar i elkarrizketa Berrian.

1 Comentarios:

Blogger Euskadiano dijo...

Argi dago Egibarri ez zaiola Catalunyako akordioa gustatu izan. Imazek, berriz, ontzat jotzen zuen akordioa ezberdinen artekoa zelako. Egibarrek kasu gehiago egiten dio edukinari akordio berari baino. Egibarregaz bat nator. Edukina inportanteagoa da akordio bera baino. Beherapenetan lortutako akordioek ez dute pena merezi

29 enero, 2006 23:12  

Publicar un comentario

<< Home