Vicent Partal: "ERCk bi aukera ditu"


Vilaweb albiste webguneko zuzendari Vicent Partal jaunari elkarrizketa egin diote Berrian.

ERCk denbora gehiago eskatu du erabat itxita ez dauden alorrak negoziatzeko. Zer aukera du aldaketaren bat lortzeko?

Bi aukera ditu. Bata da ezezkoaren erreakzioaren buruzagitza hartzea. Sektore askotan haserrea nabaritzen da sortu den egoerarekin, ez bakarrik ERCn, baita Convergenciako militante askoren artean. ERCren barruko bi sentsibilitateetatik batek erabaki du pixka bat gehiago negoziatzea, ea lortzen duten kapitaliza dezaketen garaipenen bat, eta Estatutuari baiezko kritiko bat ematea; eta, besteak, ezetz esan du, ERCk ezezkoaren aldeko kanpaina zuzendu behar duela.
Seguir leyendo

Baina kontuan hartu behar da zoritxarrez Estatutuaz aparte beste gauza askotaz hitz egiten ari direla. Aliantza aldaketa baten eta botere joko baten aurrean gaude. ERCk eta CiUk beste proiektu baterako erabili dute Estatutua eta, Convergenciaren kasuan, bere lehentasuna izan da Generalitateko Presidentetzara lehenbailehen itzultzea. Horretarako, duela 15 egun onartezintzat jotzen zituen gauzak onartu ditu. ERCk erabakia, horren baitan hartuko duela pentsatzen dut, hots: zer gertatuko den hirukoarekin, zer aliantza egin ahal izango diren hurrengo bozen ondoren...

Elkarrizketa osoa hemen.

2 Comentarios:

Anonymous Anónimo dijo...

Y nuestro querido buru,josu jon Imaz,fuera de sitio de nuevo,felicitando a CiU por el buen acuerdo que han firmado.
Cada vez lo veo mas claro.Este JJI nuestro esta fuera de sitio.Lo siento,yo casi como que no quiero acompañarle.

25 enero, 2006 14:22  
Anonymous Anónimo dijo...

¿Recuerdas aquello de que "el jefe no duerme, descansa"?

Pues aquí algo parecido:
"el jefe no está fuera de sitio, explora"
"el jefe no se equivoca, sondea"

25 enero, 2006 16:13  

Publicar un comentario

<< Home