Sikieran Donostiako Ospitalean euskaraz egitea badago!


textoalternativo

Hori bezain erraz. Horren mezu garbi, kargarik gabekoa eta erakargarriaren bidez. Ez da asko gehiago behar.

Ikur hori bistan, euskaldunok ez dugu apustutan ibili beharrik: jakingo du? Ez du jakingo? Ez badaki erantzun txarra emango al dit? Euskaraz egiten badut Bin Laden-en taldekotzat joko naute? Jagi-Jagikoa naizela uste izango dute?
Leiduten segidu

Gure etxe santu honetan sartzera ausartzen diren euskaldunei ere, arrastotxo bat edo beste eman dakieke, euskaldunak izan arren hiritar normaltzat, erdaldunak bezain errespetagarritzat jotzen ditugula pentsa dezaten. Pox hori emango diegu ba!

Lehen hitza euskaraz egitera animatzen diren erabiltzaileak ere, askotan jaso ohi duten erdarazko erantzunak atzeratu egin ditzake hurrengo batean euskararen hautua egiterakoan, ospitaleko langileen artean elebakarrak direnak dezente direlako oraindik. Halere, euskaraz dakitenak ere gero eta gehiago dira, eta horri etekina ateratzea pentsatu dute kanpainaren sustatzaileek gaixo eta bisitarien aldetik ere euskararen erabilera bultzatu eta errazteko. Horrela, ospitaleko langile euskaldunen artean bereizgarri bat zabaldu dute, pin erakoa, identifikazio zeinu gisa. Ekimen horrekin, kanpotik ospitalera datozenen aurrean ez ezik, ospitale barruko langileen artean ere bultzatu egin nahi da lehen hitza euskaraz egitearen aldeko apustua.

EAEko administrazio orokorrean behintzat, beste horrenbeste egiteko, ez da plan berezirik martxan jarri beharrik, nik uste; inbertsioa ere ez da izua eta kakalarria eragiteko modukoa. Nago, III. Plangintzaldia bukatu aurretik ere, egin, egin daitekeela.

Hala bedi.