Bernardo Atxagak The New York Times egunkarian


Atzo B. Atxagak The Basque Spring artikulua idatzi du EEBB herri guztiz ahaltsuaren The New York Times egunkari entzutetsuan, zeina Euskal Herriko Berria egunkari xumean jaso baitute euskaraz:

"Guztiz kontrako aldean daude herrialdeko bi «sentsibilitateak» euskal nazionalismoa eta nazionalismo espainiarra oraintxe bertan adiskidetzera deitzen dutenak, biktima guztien izenak ETAk hildakoenak eta Poliziak hildako ETAko kideenak oroitaraziko lituzkeen monumentua altxatuz hasita.Beste hainbat jarrera ere badaude. Beste jarrera asko. Baina hala eta guztiz ere, iritziak iritzi, zoriontasun, argitasun sentsazioa ez da desagertzen.Nire leihotik, hainbat igeltsero ikusten ditut gur alboko etxeko fatxadan lanean. Oihuka hitz egiten dute, aldamio batetik bestera igaroz; irratia ozen jarrita daukate. Haien aldartea ez da 1968an gure aitari 'zer gertatuko da orain?' galdetu zionarena bezalakoa."