Euskal Herria edo CAV- Navarra-Iparralde?


Euskal Herria

R. Xalba Garezek eskutitz hau bidali digu Gasteiztik.

"Astearte goizean Mikel Zeberio gastronomo ataundar-deustuarra aurkezten dute ETB-2ko "El Punto" saioan. Arrazoia: Euskal Herriko Pintxo lehiaketa, "con participantes de la CAV, Navarra e Iparralde". Aurpegia goibelduta jiratu dut burua telebistarantz. Geure buruari harrika orain ere..."

"Ez omen daukagu herri bat izateko eskubiderik.

Nire uste apalean Euskal Herriaz konplexurik gabe mintzatzeko ordua da.

Lehiaketako antolatzaileek "Euskal Herria" jarri badute gu nor arraiori ari gatzaizkio esaten hori hiru esparru administratibotan banatutako guneetatik etorritako lehiakidez hornitzen dela? Jakina. Hori bota duenari orduan esan beharko diogu Antigua, Gros, Egia, Amara, Miramon, Alde Zaharra... etabarrez osatutako hiriburukoa dela.

Jakina. Zergatik hau guztia? Zergatik esan behar da Euskal Herriko zeinek daukan pintxo lehiaketan parte hartzeko eskubidea? Esplikatu egin behar bait zaie orain arte gaizki informatutakoei, Euskadi, Euskal Herria, Pais Vasco...unean uneko kointura politikoaz landa, zazpi probintzi direla, eta ez hiru. Geok egindako korapiloa askatzen nekatu behar orain.

Europar Batasuna esaten dugu, ala kide dituen herri guztiak banaka aipatu?

Espainia...? edo txikitan soka-saltorako ikasi genuen kanta gisara... "Avila, Segovia, Soria, Logroño, Burgos, Santander, Palencia, Valladolid, ochocientos mil?"

Ta orduan Euskal Herria zergatik utzi behar dugu beti txiki-txiki eginda? Hori ez da gure lana... beste batzuk egingo dute gure partez.

Eskerrak tokiko telebista euskaldunez osatutako "euskal esparru komunikatiboa"ren hazia ereinda omen dagoen...

Hobe genuke EITB.n ere irizpideak argi finkatu eta horrelako "auto.gorroto" konplexuak astinduko bagenitu. Euskal Herria izateko eskubiderik ez al dute Nafarroa goiko ta behekoek, Lapurdik eta Zuberoak?

Hoiek beti aparteko klausula batean sartuta egon behar dira Miguelico ta frants-jakobinoak moskea ez daitezen?

Eskerrik asko
."

R. Xalba Garez
Gasteiz