"Arazoak ETAren aldetik etorri dira"


Berriak elkarrizketa egin dio Josu Jon Imazi.

"Akordioa lortuz gero? Mahaiak osatu; mahai horiek akordioak lortzen dituzten neurrian akordio horiek Eusko Legebiltzarrera edo Nafarroako Legebiltzarrera eraman; akordio politiko horiek testu juridiko bihurtu gaur egungo markoek ematen dituzten baliabideak erabiliz: estatutu politiko berri bat erkidego autonomoan eta estatutu berri bat edo foru hobekuntzaren erreforma Nafarroan; bi testu horiek gizartearen aurrean aurkeztu berretsiak izan daitezen; eta beharrezkoa izango da testu horiek [Espainiako] Gorteetan onartzea parlamentuetatik pasa ondoren. Horren inguruan formulazio bat jarri dugu gure agirian: ez inposatu, ez eragotzi. Prest gaude erkidego autonomoan eta Nafarroan gehiengo kualifikatuen bidez onartzera testu juridiko-politikoak, baina horrek bere buelta izan behar du Madrilen: konpromisoa hartzea hemen onartzen ditugun testuak Madrilen onesteko."