"Iritzi ezberdina dut; ez naiz inoren etsai"


Mikel Atxagaren artikulua Deia egunkarian.

"Alderdikideek onartu edo baztertu behar dute orain GBBk, bere zeregina betez, hobetsi eta aurkeztu duen hori. Gainera, alderdikideek beste hautagai batzuk aurkez ditzateke. Eta horretan dihardugu. Niri gustatu egiten zait hautagai bat baino gehiago izatea. Alderdikideak biziarazteko modua da. Bataren edo bestearen aldeko eta kontrako presioak ez zaizkit gustatzen. Inork etsaien zerrendan sartzerik ez zait gustatzen, nik iritzia eta botoa baditut baina ez naiz inoren etsai. Bakoitzak irizten dion onenari botoa ematea gustatzen zait. Botoa norbaiten kontrako zigor bezala eta, bidenabar, hautagaia ahultzeko erabiltzea ez dut gogoko, jakina."