Hispanitate egun honetan


On dagiela espainiarrei. Goza dezatela euren egun honetaz. Oraindik ulertzen ez dudana da zer egiten dudan nik gaur etxean. Zergatik da euskaldunontzat jai-eguna gaurkoa? Soberaniaz eta erabakitzeko eskubideaz ari garen honetan, ez gara gai urriaren 12an lan egiteko. Ahotik doakigu indarrik gehiena. Datorren urtean lan egin nahi dut egun honetan. Har bezate kontuan agintariek!! Espainiarrek euren ikurrak goresten dituzte, euren artean gaztelania, Espainiako hizkuntza nazionala. Erabiliz goresten dute. Ez liguke kalterik egingo euskaldunoi espainiarrak eredu hartuko bagenitu, behingoz behintzat. Adibidez: EBBko 8 kide berri aukeratuko ditugu laster. Une ezin egokiagoa euren profilean euskaltzale (euskara egunero erabiltzen duena) izatearena nahitaezko ezaugarria izan dadin. Kontuan hartuz, gainera, Euskararen Erabilera Planak exijitu egiten duela EBBko burua eta gainerako exekutibetako buruak euskaldunak izatea, ia lortzen dugun hurrengo EBBak euskaraz egitea bere bileretan. Ez litzateke eredu txarra gazte jendearentzat, ez baita zilegia norberak betetzen ez duena aurrekoari exijitzea.