Nafarroako kronikak


1.- Nafarroa aldean izan nintzen atzo, Bianan. Nik ez nuen joan nahi, gorrotatu egiten baititut euskararen aldeko horrelako makro-ekintzak. Umeen aitzakiaz hartara behartu eta han azaldu nintzen nire familia eta beste lagun batzuekin. Gehiagotan ez. Jendez gainezka zegoen herriaren kanpoaldea, ze hori ere esan egin behar da. Ertaroko herria ematen zuen Bianak: harresietatik eta burni-hesietatik kano extramuros milaka vasco, lur lehorrak sortutako hauts artean, harat eta honat. Euskara gutxi, pegatina asko eta gazte beste litrona. Nerabe mozkortuak nonahi, goizeko hamar eta erdietatik gehiago lurrean etzanda. Euskal countryaren ezaugarri nagusienetarikoa omen.

Ez nengoen bat ere gustura. Independentzia zale kastellanizatuak edo, hobeto esan, sekula euskaldundu gabeak. Dena euskararen izenean, dena Nafarrak euskal kutsuaz liluratzeko asmotan. Ez dakit zerarako diren ekitaldi horiek. Dirua bada helburua, bila ditzagun beste modu batzuk euskarak dituen premia materialak asetzeko. Euskal munduak egun horietan ematen duen irudia deprimentea egiten zait zeharo. Ez nau harritzen herriaren kanpoaldera eramatea jendetza, herritar anti-baskoak -gehienak izaki- oraindik kontrakoagoak bihurtu ez ditzagun.

2.- Sanz harro atera zen aurrekoan Moncloatik, Zapaterok Ibarretxeri baino 15 minutu gehiago eskaini zizkiolako. Justu orduantxe jakin genuen James Watson genetista eta Nobel saridun estatubatuarrak adierazi zuela zuriak beltzak baino adimen azkarragoak direla. Ni ez naiz inor hain jakintsu argien itzalean nire aletxo kritikoa txertatzeko, baina … Entzun nuenean agure amerikarraren okurrentzia bai etorri zitzaidala neuri ere burura beste bat: Sanz gizagaixoak ordu bi eta 15 minutu gehiago behar izan ditu Ibarretxek bi ordutan ulertu zuena ulertzeko: Zapaterok bere zilborrari begiratzen diola beti, bere urdaila asetzeko hartzen duela jendea. Jakinaren gainean, Ibarretxek bere proposamena aurkezten bete zituen ia bi orduak. Ez zuen gehiago behar izan.

Sanzek leloagoa ematen du, berrogeita hamar bider galdetu behar izango zion espainiar presidenteari ia zer eskaini zion bezperan EAEko lehendakariari, ia bera, Sanz, hauteskundeen ondoren gobernutik botatzeko asmorik zuten, ia nafar gaiztoekin bat egingo zuten Nafarroaren espainolismoaren kontra. Zapaterok ezetz “ez Miguelito, zu lasai, nik zuk nahi duzun guztia egingo dut, nafarrek nahi duzuena”. Eta Sanz pozarren, andurra zeriola. “Zapatero handia da” adierazi zuen elkarrizketaren ondorengo prentsaurrekoan, “nik nahi dudan guztia egingo du”. Gizagaixoa. Watsonek Sanz ezagutu izan balu, ez zukeen beltzen eta zurien arteko alde genetikoaz aritzeko premiarik izango, nahikoa zatekeen Sanz eta Ibarretxe aurrez aurre jarri izan balitu, bi zuriren arteko aldeaz ohartzeko.

3.- Pare bat aste igaro dira Milagros Rubio Batzarreko kideak “Aguas turbulentas” artikulua idatzi zuela. Ez zen normala NaBaiko ordezkari batek era hartan agertzea jendaurrean. Nafarroan ez beste inon ordezkaririk ez zuena Imaz goratuz eta Ibarretxe egurtuz. Inportantziarik ez nion eman, txikikeria bat zelakoan. Bere txikitasun horretan oker nenbilen. Zerbaiten erakusgarri zen. Orain jakin dugu urak nahasiak daudela NaBai koalizioaren barruan. Ez omen da apurtuko, baina bai batzuek bai besteek aiztokadaka aritu dira egunotan, elkarri erruak botaz. NaBaik datozen urteetan Nafarroan duen egitekoak pertsonen gainetik egon behar du. Apustua egingo nuke ika-mika honek gutxi duela arlo estrategiko eta ideologikotik, eta asko pertsonaletik. Berriro betiko kontua. Gaindi dezatela.

Etiquetas:

2 Comentarios:

Blogger Txertudi dijo...

Ni ere VIANAn izan nintzan eta aspaldiko lagunak agurtzeko aukera izan nuen, bazeuden parrandara joandoak soilik, baina bestelakoak gehiengoa ginela uste dut.
VIANAlako ikastola batentzat beharrezkoak dira horrelako jaiak eta ez bakarrik diru sarreragatik, helburu nagusia hori bada ere.
1992ko Nafarroa Oinezeko irabaziekin egin zen gaur eguneko ikastola eta 2007ko irabaziekin handitu egingo da. Urtetik urtera ikasle gahiago hartzen du ERENTZUN ikastolak. Eraikin berria ordaintzeko beste modurik balego ongi etorria litzateke. Baduzu idearen bat?
Bitartean horrelako makro jaiak egiten jarraitu beharko dute

23 octubre, 2007 16:48  
Blogger Txertudi dijo...

Ni ere VIANAn izan nintzan eta aspaldiko lagunak agurtzeko aukera izan nuen, bazeuden parrandara joandoak soilik, baina bestelakoak gehiengoa ginela uste dut.
VIANAlako ikastola batentzat beharrezkoak dira horrelako jaiak eta ez bakarrik diru sarreragatik, helburu nagusia hori bada ere.
1992ko Nafarroa Oinezeko irabaziekin egin zen gaur eguneko ikastola eta 2007ko irabaziekin handitu egingo da. Urtetik urtera ikasle gahiago hartzen du ERENTZUN ikastolak. Eraikin berria ordaintzeko beste modurik balego ongi etorria litzateke. Baduzu idearen bat?
Bitartean horrelako makro jaiak egiten jarraitu beharko dute

23 octubre, 2007 16:48  

Publicar un comentario

<< Home