Askoz eragingarriago


Atzo Super-Sur delakoaren zati bat inauguratu zuten. Aurrekoan AHTren zati bati egokitu zitzaion Lukun. Madrileko tratuetan PNVk lortutako diruetatik zati bat Pasaiako porturako omen dira, eta UPNren abstentzioak ere badu bere irudia eurotan (15 milioi) Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako zatirako. Errealitate horren zurrunbiloan harrituxe utzi ninduen El País egunkarian irakurritako informazio batek: “El Athletic se radicaliza”, non egunkari unionistak modu kritikoan azaltzen baitzuen Athletic-eko bazkide talde batek klubaren estatutuak aldatzeko aurkeztutako proposamena. Zergatik? aurkezleen artean Batasuna inguruko jendea zegoelako, Jone Goirizelaia barne. Nigan, ordea, guztiz bestelako eragina izan zuen: mundu hori ETAren eraginpetik kanpo antolatuta boterea eskuratzeko gai izango litzateke. Behin boterera iritziz gero AHT eralda daiteke, Super-Sur delakoari alternatiba bila dakioke eta Petronor-en publizitatea ken daiteke Athletic-en kamisetatik. Bien bitartean egunerokotasunak bere bideari ekingo dio.

2 Comentarios:

Blogger Ander dijo...

Tontakeri galanta El Pais-eko artikulua, bai horixe.

24 octubre, 2008 20:46  
Anonymous Anónimo dijo...

Agian tontokeria baina iaz,
Garcia Macuaren alde egiteko hauteskunde atarian gai hori atara zuten. Beldurra eragin.

Hainbatek horien kontra egitearren, azkenean bigarren hautagiaren alde atera ziren "radikal horiek", botoa Garciari.

Nik bart entzun nuen, eta De la Morena tonto hutsa da, denbora guztian, behin eta berriz horren gainean galdezka.

Ze argazkikoak ez dira egoten porteri ostean. Bidenabar, porteri osteko horiek ganorabako hutsak dira, sasoi bateko Herri-Norteren "ondorengoak". Bakarrik lau txorrada esaten dute beste taldeko porteruak baloia ateratzen duenean eta pankarta batzuk, besterik ez.
eta SanMamesetik kanpo joaten direnean, "lo mejor de cada-casa" joaten da, gau pasa-pasa eginda, Athleticaren alde...

Rodrigalvarez, nori kanpaina egiten?.
Entzungo dugu datorren astelehenean, tertulian zer esaten duen.

Garcia aurten ez da fin ibili, ez dabil, Athleticaren zuzendaritza-arloan. Gaur esaterako ateak ireki dizkio Antoñito Basagoitiri parez-pare.

Agur eta ondo ibili.

25 octubre, 2008 00:21  

Publicar un comentario

<< Home