Hausnarrean


Ez naiz sekula ohitura eta pentsamolde finkoko pertsona izan. Urteen joanean moldatu eta egokitu egin naiz, batera zein bestera, arrazoi eta gora-behara ugariren eraginez. Ziklo bat amaitu egin dela iruditzen zait. Duela bederatzi hilabete inguru euskaraz idazteari eta, are, euskarari buruz jarduteari utzi nion. Aitortzen dut kotraesana -hipokresia ere bai- nire jarreran, inori eskatzen diodana neuri buruari ez aplikatzearren. Afiliazio jeltzalea dela-eta, politika kontuetan nahastuta egon naiz buru belarri. Horrek ere bere ibilbidea agortu duelakoan nago. Nekatuta ere egin naiz gai guztiak ikuspegi jakin batetik aztertzearekin, izan euskaltzaletik, izan jeltzaletik. Eta gogaitu, ohartuz beti kakatza berean dihardugula, ez atzera ez aurrera. Mugatuegia egiten zait jokalekua. Derrigorrezkoa deritzot goragotik begiratzeari, perspektiva zabalago batetik. Ilusioa eta fedea nahitaezkoak dira edozein zereginen aurrean. Galduta modura ikusten baduzu zeure burua, hobe da gelditu eta hausnartzea.

2 Comentarios:

Blogger eztanda dijo...

Kaixo Biturie: ulertzen dut egungo egoeran etsita egotea, aurrebiderik ez delako ikusten hainbat ataletan, baina Joseba egibarrek eta Iñaki Galdosek bat egin dutenean abertzaletasunak hausnarketa behar duela esateko orduan, ezin duzu zure blogaren atea itxi. Ez dut bat egiten gehienetan hemen esaten dituzun gauzekin. Baina desberdinen arteko eztabaidarako aukera ematen du. Ez da gutxi.
Ekin eta jarrai

15 octubre, 2008 11:28  
Blogger mendi dijo...

A, non geldituko zen 'orgullo vasco' hura, nik ezagutu nuena 1977an hemendik kilometro askotara.

Hor dago koska. Gure arrotasuna utzi genuen hor nonbait, "kondenan" artean.

15 octubre, 2008 14:03  

Publicar un comentario

<< Home