Inkestak


Txepetxa

Askotan hitz egiten da inkestek daukaten fidagarritasunaz, eta batzutan atzetik izan ditzaketen intentzio politikoetaz. Beno ba, profesionaltasunaz ere galdetu nahi nuke. Nere lana izan dela-eta, baita solidaridadea dela-eta, beti erantzuten ditut inkesta guztiak, azken finean, beste batzuk egindako inkestetaz beti ikasi dezaket eta norbaiti x diru-kopurua ordaintzen badiote inkesta bakoitzagatik, ba zergaitik ez lagundu? Nire ikuspuntutik pisuzko bi arrazoi dira.



Gaur gurasoekin bazkaldu dut, eta beraiek 2 inkesta erantzun dituzte telefonoz; hau da: orduerdian telefono berdinera 2 pertsona ezberdinek deitu dute inkesta bera egiteko. Aitak erderaz erantzun dio bati eta amak euskeraz besteari. Baina, ze muestra da hori? Ez dut enpresaren izena emango, ez diot inori kalte egin nahi, baina inkesta komunikabide batentzat zen, uda aurretik Arabako Foru Aldundirako ere beraiek egin zuten inkesta. Garai hartan nik erantzun nuen. Beti etxe berdinera deitzea uler dezaket. Muestra berdinaren aldaketa edo egonkortasuna jakiteko asmoz egin dezakete hori. Baina orduerdian bi inkesta telefono berera?

Pasa den astean ere, El Correo digitaleko inkesta bat egiteko hautatu ninduten (badirudi salmentak ez doazela oso ondo eta Vocento taldeak galera ederrak dituela). Lehendabizi galdera batzuk erantzun behar nituen hautatua izateko; ea emakumea edo gizonezkoa nintzen, adina eta abar. Hauek erantzun ondoren hautatu ninduten, eta inkesta egin nuen. Hara bada, hurrengo egunean berriro galdetzen didatela ea inkesta egin nahi dudan, eta galderak erantzun eta berriro ere hautatzen naute. Eta berriro inkesta egin nuen. Beraz, pertsona berak 2 aldiz erantzuten zuen inkesta bera.

Baina, zer da hau? Merkadeo hutsa!? Profesionaltasun eza!? Ze fidagarritasun dute inkestek? Nork edo nola kontrola ditzakegu metodologiak?

2 Comentarios:

Blogger Unai dijo...

Inkestak egiteko burutzen dituzten ikerketak onak izango dira. Eta inkestan planifikatzen dituzten profesionalak trebeak izango dira.

Baina inkesta gauzatzeko 600€ kobratzen dituzten gazteak kontratatzen dituzte, ETTn bidez.

22 octubre, 2008 09:36  
Anonymous Anónimo dijo...

Unai fede onekoa da eta antza pentsatzen du inkestak burutzen dituztenak profesional trebeak direla. Ni hori ere ez naiz iristen sinistera. Profesional horietako asko eta asko politikan aritzen dira egunero, beste askok dirua erraz irabazteko modua topatu dute eta ez dira gutxi enpresa, alderdi edo erakundearen esanetara jarrita edozein astakeria egiteko prest daudenak. Hori abiatzeko, ondoren dator Unaik aipatzen duen arazoa, ze baldintzatan daude inkestatzaile lana egiten dutenak? Ez naiz ni izango inkestetan sinitsiko duena itsuan, aukeran nahiago dut kontsultatua izan eta horregatik 25ean Gasteizera gerturatuko naiz.

22 octubre, 2008 11:00  

Publicar un comentario

<< Home